Erle Beltzaren Hobekuntza Genetikoa

ERBEL

Erle Beltz Hazleen Elkartea da ERBEL, eta 2017an sortu genuen Euskal Herriko zenbait erlezainek. Gure zeregin nagusietan dago bertako erle beltzaren alde aritzea eta arrazaren kontserbazioa eta hobetzea. Hazkuntza Programaren bitartez, ezaugarri desiragarriak dituzten erreginak aukeratzen eta hazten ditugu, eta ezaugarri ez-desiragarriak dituztenak, berriz, baztertzen. Bertako baldintzetara (klimara eta landaretzara) egokitutako erleak erabiltzen ditugu, eta hainbat proba egiten dizkiegu, erreginen balio genetikoak eskuratzeko. Balio horien arabera aukeratzen dira hurrengo belaunaldiko erregina amak izango direnak. Taldean egiten dugu lan, eta lortutako hobekuntza talde guztiari zabaltzen diogu.

Apis mellifera iberiensis

ERLE BELTZA

1.3.1

Gure xedea da bertako erlearen hainbat ezaugarri erlezainentzako desiragarriagoak bilakatzea (agresibitatea, ekoizpena, gaixotasunekiko erresistentzia eta abar), eta, hala, erlearen iraupena handitzea eta kanpoko erle arrazak erabiltzeko desira gutxitzea.

BAZKIDETU NAHI DUZU?

Parte hartu nahi duzu bertako erlearen hobekuntzan?

JARDUNAK

Errendimendu probak

Erlearen mantsotasuna, baretasuna, erlekumea botatzeko joera, ezti ekoizpena, higienerako joera eta barroarekiko tolerantzia eta abar neurtzen ditugu.

Ebaluaketa genetikoa

BLUP sistemaren bitartez, jasotako datuak prozesatzen dira, erregina bakoitzaren hazkuntza balioa zein den jakiteko.

1.5.3.

Hautespena

Hazkuntza balioak kontuan hartuta, hurrengo belaunaldiko erreginen amak eta horiekin ernalduko diren erlamandoen amak aukeratzen dira.

1.5.4.

Ernalketa

Ernalketaren kontrola intseminazio instrumentalaren eta ernalketa estazioen bitartez lortzen da.

1.5.5.

Hobekuntza genetikoaren zabalkundea

ERBELeko bazkideen artean Hobekuntza Programako hainbat erregina banatzen dira.

Elkarlana

ERBELek erreginak ekoitzi eta banatzen ditu; erlezainak datuak biltzen ditu, eta ebaluazio zentroak hazkuntza balioak ematen ditu, helburu komun bat lortzeko.

HOBEKUNTZA PROGRAMA

ERLE LANGILEAK

Errendimendu proben bitartez, neurketak egiten ditugu jakiteko zein den erle langileen portaera, lanerako duten joera eta gaixotasunekiko erresistentzia. Erle langileek esaten digute erregina batek gene egokiak ote dituen, eta mantsotasuna, ezti ekoizpena, barroarekiko tolerantzia eta abar hobetu ote daitezkeen.

ERREGINAK

Erreginak dira hobekuntza genetikoaren gordailuak, eta horiek izango dira erregina berrien amak, baita erlamandoak sortzeko erreginen amak ere. Gure erreginen datuak aurki ditzakezu webgune honetan.

ERLAMANDOAK

Ernalketa estazioan, erlamandoak ekoizten dituzten erlauntzak erabiltzen ditugu, horiek kopuru handian sortu, ingurune jakin bat saturatu eta erreginen ernalketak ziurtatzeko. Intseminazio instrumentala ere erabiltzen dugu ernalketen kontrola ziurtatzeko.

KONTAKTUA

ERBEL

Erle Beltz Hazleen Elkartea

Olaeta auzoa, 6, Goizane eraikina, Zaldibia
20247, GIPUZKOA

IFK G75189597

  • info@erbel.eus