Hobekuntza genetikoa eta estalketen kontrola erleetan

Erlezaintza eraginkorragoa eta iraunkorragoa egiteko modurik onena tokian tokiko erle eztigileen hobekuntza genetikoa egitea da; izan ere, horrek handitu egiten ditu kolonien errendimendua eta bizitzeko aukerak: tokiko arrazak ingurunera egokituta daudenez, inguruko baliabide naturalak gehiago aprobetxatzen dira, eta aldi berean janari artifizial gutxiago erabili behar da. Bestalde, tokiko erlean erlezaintzarako interesgarriak diren ezaugarriak hobetuz, tokiko azpiespeziea erakargarriagoa bihurtzen da kanpoko azpiespezie hobetu bat baino; horrela, azpiespezie hori kontserbatzea lortzen da, eta aldi berean ondasun genetiko hori guztia eraginkorragoa izatea. “Erabiliz kontserbatzea” da Europa osoko hazkuntza programa ugariak gidatzen dituen esakunea. Hazkuntza programa batek erlezainek desiratutako ezaugarriak txertatu nahi dizkie erle azpiespezie natibo ugariei; erlezainarentzat erle hobetua lortuz gero, tokian-tokian egokituta dagoen erlea kontserbatu egingo baita.

Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (4/6)

Itsasne Granadok eman zuen hitzaldia, biologian doktorea bera. Itsasnek NEIKEReko Animalia Ekoizpenaren atalean lan egiten du, ugaltzaileen ebaluazio genetikoaren metodologia optimizatzen hazkuntza programetan. Horretaz gainera, arraza autoktonoen kontserbazio programen arduradun genetikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta aditua ardi latxaren ebaluazio genomikoan.

2023ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (3/6)

Hirugarren bideoan, Iratxe Zarraonaindiak esku hartzen du, Ikerbasquekoa bera, UPV/EHUko Genomika Aplikatua eta Bioinformatika ikerketa taldeko ikertzaile nagusia 2021etik. Bederatzi urteko esperientzia du metagenomikan, eta, gaur egun, mikrobiomaren dibertsitate taxonomiko eta funtzionala ezaugarritzen dihardu inpaktu antropogenikoa duten ekosistemei lotuta.

2023ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (2/6)

Bigarren bideoa Jesus Yanizen hitzaldiarena da, Animalia Ekoizpeneko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean; irakasle eta ikertzaile dihardu Huescako Goi Eskola Politeknikoan. Haren espezialitatea da animalia ugalketa, eta joan deneko hamar urtean espermatologian eta intseminazio artifizialean espezializatu da.

Erregina eraztuntzea – Metodo alternatibo bat errunaldia eteteko

Gero eta kontsumitzaile gehiago daude kontzientziatuta erle produktu osasungarriek eta kimikorik gabekoek dakartzaten onurekin; horrek animatu egin ditu erlezainak eta ikerleak alternatiba bat bilatzera barroosiaren aurkako tratamendu kimiko konbentzionalei, horrelako tratamenduek arriskuan jar ditzaketelako erlauntzaren “fruituak”. Joera hori nabaria da joan deneko hamar urtean, eta ikerketak estimulatu ditu, ideia desberdinen eta ikuspegi praktikoen garapenarekin lagunduta, bai erlezaintzaren gestio komertzialaren eta bai ikerkuntzaren alorrean. Horren ondorioz, akaroa borrokatzeko metodo bioteknikoen hedapena nagusitu da erlezaintzaren agendan. Aukera posibleetatik, badirudi umealdia eteteko metodoek dutela ahalmenik handiena erlezaintzaren zereginetan barneratzeko; batik bat, erreginaren kaiolatzeak (Uzunov et al., 2023). Metodoaren praktikotasunagatik eta erraztasunagatik izan du arrakasta zaleetan, erlezain txikietan eta tamaina komertzialeko operadoreetan. Gainera, ikerketa egin berriek erakutsi dute erregina kaiolatu eta azido oxalikoa edo timola umerik gabe dagoela aplikatuta tratamendu konbentzionalen eraginkortasuna berdintzen dela, baita akarizida “gogor” esaten zaien horiena ere (Büchler et al., 2020; Giacomelli et al., 2016).