2023ko Hautespen eta Genetika Jardunaldiko bideoa (3/6)

Hirugarren bideoan, Iratxe Zarraonaindiak esku hartzen du, Ikerbasquekoa bera, UPV/EHUko Genomika Aplikatua eta Bioinformatika ikerketa taldeko ikertzaile nagusia 2021etik. Bederatzi urteko esperientzia du metagenomikan, eta, gaur egun, mikrobiomaren dibertsitate taxonomiko eta funtzionala ezaugarritzen dihardu inpaktu antropogenikoa duten ekosistemei lotuta.

Erregina eraztuntzea – Metodo alternatibo bat errunaldia eteteko

Gero eta kontsumitzaile gehiago daude kontzientziatuta erle produktu osasungarriek eta kimikorik gabekoek dakartzaten onurekin; horrek animatu egin ditu erlezainak eta ikerleak alternatiba bat bilatzera barroosiaren aurkako tratamendu kimiko konbentzionalei, horrelako tratamenduek arriskuan jar ditzaketelako erlauntzaren “fruituak”. Joera hori nabaria da joan deneko hamar urtean, eta ikerketak estimulatu ditu, ideia desberdinen eta ikuspegi praktikoen garapenarekin lagunduta, bai erlezaintzaren gestio komertzialaren eta bai ikerkuntzaren alorrean. Horren ondorioz, akaroa borrokatzeko metodo bioteknikoen hedapena nagusitu da erlezaintzaren agendan. Aukera posibleetatik, badirudi umealdia eteteko metodoek dutela ahalmenik handiena erlezaintzaren zereginetan barneratzeko; batik bat, erreginaren kaiolatzeak (Uzunov et al., 2023). Metodoaren praktikotasunagatik eta erraztasunagatik izan du arrakasta zaleetan, erlezain txikietan eta tamaina komertzialeko operadoreetan. Gainera, ikerketa egin berriek erakutsi dute erregina kaiolatu eta azido oxalikoa edo timola umerik gabe dagoela aplikatuta tratamendu konbentzionalen eraginkortasuna berdintzen dela, baita akarizida “gogor” esaten zaien horiena ere (Büchler et al., 2020; Giacomelli et al., 2016).

Errendimendu proben bideoak

ERBELen indar eta erresistentzia handiagoak erakusten dituzten erleak hautatzen ditugu, ezti errendimendu handiagoa ematen dutenak eta mantsoagoak. Probalekuetan testak egitean, erregina ugaltzaileen errendimendua eta portaera erakusten duten datuak hartzen ditugu, ondoren hautespena egiteko. Testatzaileek jakin dezaten segimenduak behar bezala nola egin jakin dezaten, zenbait bideo ekoitzi ditugu azaltzeko nola egin behar dira errendimendu probak eta nola jaso datuak.

Erreginen intseminazio ikastaroa

Uztailaren 20 eta 23 bitartean Jakob Wegener izango da hemen, erreginen intseminazio instrumentalean aditua bera. Alemaniako Landerinstitut fur Bienenkunde erle institutuan aritu izan da Wegener lanean, eta nazioarteko aditua da erreginen estalketaren inguruan.