ERBEL-en 2020ko udazkeneko jardunaldiak

Egoitz Galartza Garaialde

Joan den urteko udazkenean jardunaldiek nolako arrakasta izan zuten ikusita, aurten ere hitzaldiak antolatu ditugu erleen genetikaz eta hautespenaz, baina aurten, COVID-19a dela eta, on line izango dira. Azaroaren 21ean eta 28an.

Hilaren 21ekoa ERBELeko bazkideentzat bakarrik izango da, eta egun berean Ezohiko Batzarra antolatu dugu eta elkarteko hainbat gai landuko ditugu, hala nola Hazkuntza Programa, erreginen merkaturatze plana, 2021eko ikastaroa eta abar.

Hilaren 28koa, berriz, edozeinentzat irekia egongo da. Izena eman beharko da aurretik, eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Izena eman dutenei mezu bat bidaliko zaie hitzaldian nola parte hartu azalduz. Esteka batean klik egitea bezain erraza izango da.

Leave a Comment